Asteazkenean, apirilaren 6an, Ukrainaren alde jokatuko dute Idiazabalen. Udalerriko frontoian pilota jaialdia egingo da, arratsaldeko 19.00etan. Bikoteen partidak ikusteko aukera egongo da, neska zein mutilena. Sarrerek 5 euroko prezioa dute eta aldez aurretik hartu behar dira, 616 437 817ra deituz. Bildutako dirua ukrainarrei laguntzeko izango da.