Patxi Zubizarretak ‘Lizardi’ saria jasoko du gaur
Sari banaketa eguerdiko 12.00etan hasiko da Modelo Aretoan eta sarrera doakoa izango da
-Patxi Zubizarretak bere bigarren Lizardi saria jasoko du gaur Zerria lanarengatik (1991 urtean Matias Ploff-en erabakiak lanarengatik irabazi zuen). Eguerdiko 12.00etan hasiko da sari banaketaren 40. edizioa Modelo Aretoan eta sarrera doakoa izango da.
Besteak beste, bertan, Ainhoa Garayar biolin jole zarauztarrak Lizardiren testuetan oinarritutako hiru kanta herrikoi joko ditu. Datorren urteko edizioa aurkeztuko dute, ere bai, eta hurrengo astean oinarriak eta parte hartzeko pausuak azalduko dituzte.