- Urnietako Montefrio eta Manttaleko borda lotzen dituen bideko pinu batzuk egoera txarrean daude eta erortzeko arriskua dute. Beraz, pertsonen segurtasuna bermatzeko xedearekin, Foru Aldundiak atzo hasi zituen lan horiek eta Aste Santua baino lehen amaituta egotea espero da. Lanak egiten diren bitartean, mendizaleentzako pasabidea moztuta egon daiteke unean-unean, lanen beharren arabera.