- Aste honetan Juan Laborda kalean bidea egokitzeko obrak egingo ditu Hondarribiko Udalak. Aste bete iraungo dute lanek eta bi fasetan egingo dira. Lehena kalearen goikaldetik hasita Gipuzkoa plaza eta San Karlos kalea banatzen dituen punturaino joango da. Hala, irteerako trafikoa San Nikolas kaletik joanda, Gipuzkoa plazara heldu eta handik berriz Juan Laborda kalera joango da. Hiru egunez luzatuko da egoera hau. Ondoren, kalearen beste erdian eragingo dute lanek, eta fase horretan bidea guztiz itxita egon beharko da.