- Astigarragako Udalak bost etxebizitza alokairu sozialean zazpi urterako emateko prozedura jarri zuen martxan joan den abenduan. Etxebizitza horiek Aiotzategi kaleko 1. atarian, Urumea kaleko 6. atarian eta Kale Nagusiko 28. atarian daude kokatuta. Izen-ematea amaitu ondoren, martxoaren 1ean behin-behineko zerrendak argitaratu ziren. Interesdunek martxoaren 24ra arteko epea izango dute alegazioak aurkezteko. Zozketa Aste Santua baino lehen burutuko dela jakinarazi dute.