- Tolosaldea IKT taldeko Nahia Garrido igerilari urretxuarrak zilarrezko hiru domina lortu ditu Cadizen jokatu den Espainiako haur mailako neguko txapelketan: ostiralean 200 metroko bizkar igeriketa proban, larunbatean 100 metroko bizkar igeriketa proban eta igandean 100 metroko tximeleta proban. Gainera, 100 metroko tximeleta proban haur mailako Euskadiko errekorra egin du.