- Aste honetan zehar Beasaingo Udaltzaingoak segurtasun uhalaren eta umeen segurtasun-gailuaren inguruko kontrolak gauzatuko ditu. Atzo eman zitzaion hasiera kontrolari eta igandean, martxoaren 20an, amaituko da. Helburua, ibilgailuan segurtasun uhal hauek behar den moduan erabiltzen direla jakitea da. Kontrolak 2022ko Beasaingo trafiko kanpainari hasiera ematen dio.