Gobernuaren informazio politika salatu du EH Bilduk
Web orrian kontsulta daiteken aurrekontu txostena “propaganda hutsa” dela uste du Tolosako oposizio taldeak
- Udal gobernuaren informazio politika salatu du EH Bilduk eta web orrian aurki daiteken aurrekontu txostena “propaganda hutsa” dela uste du: “Administrazioak informazio zehatza eta gardena eman behar dio herritarrari, kalifikatiborik gabea. Kasu honetan baina, balorazio subjetibo asko topatu daitezke”.
Laburpen txosten grafikoa eta ulerterraza osatzea egokia bada ere, uste dute aurrekontuak “bere osotasunean” egon beharko luketela eskuragarri behin behineko onarpena ematen den unetik, azterketa sakonagoa egiteko edo alegazio bat aurkeztu nahi duenarentzat.
Proiektuei dagokienez, “behin eta berriro” errepikatzen direnak daudela iritzi dute, hala nola, Zumardi txikiko obra, kultur etxekoa, Emakumeen etxea, Gorriti plaza, Abegiko lanak edo Paper kalea. “Hartutako konpromisoak zein diren garbi adieraztea bezain garrantzitsua da konpromiso horiek nola betetzen diren modu frogagarrian azaltzea”, uste dute. Era berean, onartzen dute gobernuak ahalegina egin duela parte hartzea sustatzeko, baina argi dute “ez dela lortu herritarren inplikazioa eta atxikipena”.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Zestoa aprueba por unanimidad un presupuesto de siete millones de euros para 2026
-
El 75% del alumnado de Luberri entre 11 y 12 años no tiene móvil: "El ambiente ha mejorado"
-
Los “conciertos secretos” vuelven al Gaztetxe de Zarautz este sábado
-
El acuerdo de EH Bildu y Azkoitia Bai obliga al PNV a aplazar el debate de los presupuestos de 2026 al quedar su propuesta en minoría