- Itziarko Auzo Udalak, Lizarbe Guraso Elkarteak eta Euskal Kostaldeko Geoparkeak herritar guztien partaidetzari irekitako zuhaitz landaketa antolatu dute iganderako. Landaketa Arantzako artadian egingo da eta interesatuek 9.00etan izango dute hitzordua Errotaberrin (ez dago aurrez izena eman beharrik).

Landaketa Arantza baserritik Portutxikira doan bidearen ondoan dauden bi lursailetan egingo da eta guztira bertako 500 bat zuhaitz landatuko dituzte (arteak, gurbitzak, erramuak, elorri beltzak, urkiak, haritzak...).

Jarduera 12.30ak aldera amaituko da, bertaratzen direnentzako mokadutxo batekin.