- Aita Mari eta Alai auzuneak elkartzen diren eremuan (ZHEren Aita Mari eraikinaren ondoan) oinezkoen bideak eta bidegorriak berrantolatu ditu Zumaiako Udalak. Lan horiekin eremua irisgarriagoa egin da, eta eremuko ikusgarritasuna hobetu da, eta eskolarako bideen sarearen zati bat osatzeaz gain, bidegorriari jarraipena eman zaio.

Delsa Irun enpresak egin ditu obrak, eta Zumaiako Udalak 70.000 euro inguruko aurrekontua erabili ditu lanak egiteko. Bi hilabete eta erdi inguru luzatu dira lan eta eginbehar guztiak, aurreikusitakoaren arabera.