'Relatos para adultos' solasaldia, Arrasateko liburutegian etzi
- Arrasateko udal liburutegiak ekintza ugari antolatu ditu martxorako. Lehen saioari dagokionez, Relatos para adultos solasaldia izango da datorren ostegunean. Ekitaldi hau Ahoz Aho jardunaldien baitan koka-tzen da, eta bertan Nicole Castillo eta Andres Montero txiletarrek osatzen duten La Matrioska konpainiak parte hartuko du (Kulturaten, 19.00etan). Martxoaren 16an, aldiz, Maider Alcelay arrasatearrak bost urtetik gorako haurrei zuzendutako ipuin kontaketa egingo du Santa Marina auzoko liburutegian (18.00). Egun berean, Kulturaten El tren de los locos liburua aurkeztuko du Patxi Irurzun idazleak (19.00).