Errenteriako Udalak mantenu lanak egin ditu
Hiri-altzariak mantentzeko plana osatzen jarraitu da eta herritarrek egindako eskaerei erantzun zaie
- Azken asteetan Errenteriako Udalak hiri mantenuaren alorrean hainbat lan burutu ditu. Batzuk hiri-altzariak mantentzeko planaren baitan egin dituzte, eta beste zenbait herritarren eskaerei erantzuteko izan dira.
Adibidez, Beraun auzoan baranda berriak jarri eta beste batzuk margotu dituzte eta hainbat kaletan irristagaitza aplikatu da. Gainera, Zamarreño parkean eta Dario Regoyos kalean sarea berritu dute. Beste lan bat, Pablo Iglesias 8 inguruan burutu da, sortzen ziren putzuak ekiditeko eta portalera irisgarritasuna bermatzeko obrak egin dituztelako.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Larunbatean Santa Lutzi feria egingo dute Urretxu eta Zumarragan
-
ELA y LAB alcanzan un acuerdo con el Ayuntamiento de Pasaia para la mejora de condiciones de las trabajadoras del Servicio de Ayuda a Domicilio
-
Irun presenta su Calendario Municipal 2026, centrado en los rincones “de postal” de la ciudad
-
Lucas Eguibar: "Creo que tengo bastantes papeletas para ganar en los Juegos"