- Lurgaia Fundazioak eta Urola Bizirik natur taldeak antolatuta, zuhaitz landaketa izango da bihar Madariagan. Parte hartu nahi dutenek gaur arte eman dezakete izena info@lurgaia.org helbidera mezua idatzita. Landaketa egiteko bildutako lagunak 9.30ean abiatuko dira Otarre jatetxeko aparkalekutik, baina hori txikia denez, antolatzaileek 9.00etan Lidl supermerkatuko aparkalekura joateko eskaera egin dute, "auto gutxiagotan abiapuntura gerturatzeko".