- Irakurle Taldeak 2022ko lehen saioa egingo du martxoaren 10ean. 18.00etatik aurrera Eider Rodriguezen Eraikuntzarako materiala eleberria aztertuko dute liburutegian Amaia Goikoetxearen gidaritzapean. Saioak irauten duen bitartean liburutegia itxita egongo da. Alegiako Irakurle Taldeak partaide berriak erakarri nahi ditu eta informazio gehiago nahi duenak kultur etxean eskatu dezake.