- Irungo Udalak arropa sortak prestatu ditu Ukraniara bidaltzeko asmoarekin. Pasa den astelehenean, otsailaren 28an, udal langileek prestatutako lehen lotea entregatu zen, egoera onean dauden mantentze lanetarako udal brigadak erabiltzen dituen jantziekin eta ho-tza eta uretarako prestatuta dauden oinetakoekin. Asteartean bigarren lote bat bidali zen, ho-tzetik babesteko jantzi gehiagorekin eta covidaren kontra egiteko materialarekin.