- Aste honetan, Trapujale taldearen ekimenez, zirikuen pertsonaiaren inguruko Hiku Miku Ziriku liburua aurkeztu da. Lana hamabi eta hamabost urte arteko gaztetxoei zuzenduta dago. Zortzi euroren truke salgai dago Lezoko Kultura Aretoan eta Oroitzene AEKn, Errenteriako Mirentxu liburudendan eta Oiartzungo Laboren.