Urretxu eta Zumarragako Bi-Tartean merkatari elkarteak stock azoka egin zuen atzo Zelai Arizti parkeko karpan. Azokan bi herrietako 13 dendak parte hartu zuten. 15 postu jarri zituzten. Gainera, txokolatada eta haurrentzako tailerrak egon ziren. Bestalde, zenbait dendarik beraien produktuak denden kanpoaldera atera zituzten.