- Hondarribiko udaletxeko Areto Nagusian Inauteriak direla eta Kultura eta Merkataritza departamentuek antolatutako sari desberdinen banaketa burutu zen astelehen arratsaldean. Bertan izan ziren Kulturako zinegotzia Juan Luis Silanes, Goio Uriarte Kultura teknikaria, Udaleko hainbat zinegotzi, eta nola ez parte-hartzaileen ordezkaritza handi bat. Karroza onenaren saria Carlos Zapirain Dantza Eskolarentzat izan zen, bigarren saria Amute Kosta Auzolagunentzat, eta hirugarrena aldiz, Gazte Landetxa Elkartearentzat. D taldeko konpartsa lehiaketan, lehen saria Amute Kosta Auzolagunak taldearentzat izan zen, bigarrena Kuki Taldea sailkatu zen eta hirugarren Pilar Peña Dantza Taldea. B konpartsetan (2 eta 5 pertsonek osatutakoa), lehen saria Mendialderentzat izan zen. Hondarribikoa ez den konpartsa onena Gazte Landetxak irabazi zuen, bigarren Santiagoko Deabruak, hirugarren saria Toxic akademiak irabazi zuen.