- Tokiko komertzioa hirigin-tzaren bidez bultzatzeko helburuarekin, Usurbilgo Udalak esku-hartzea egin berri du Sagardo plazan. Honela, gune hau joan-etorrirako espazioa izateaz gain, egoteko leku atseginan eta bizian bihurtu nahi izan dute.

Horretarako, ezohiko egitura bat jarri dute. Esertzeko hainbat aukera ematen ditu, hamaka bat ere badu, baita armairu edo gordailu bat ere. Horrez gain, pintaketa lanak egin dituzte, plazarako arreta erakartzeko eta oinezkoen sarbideak markatzeko. Juntura kooperatibari eskatu dio Udalak lanaren gidaritza.

Lanok azaroan egitekoak ziren, baina azken hilabeteetan izandako hornidura arazoek atzeratzea eragin zuen; urtarrilean hasi eta orain bukatu dute eta Udalak emaitza aurkeztu egin du aste honetan.

Udalak azpimarratu duenez, hirigintza komertzialaren ildoari jarrai-tzen dio Sagardo plazako esku-har-tzeak: komertzioak biltzen diren espazioak biziak izan daitezela bila-tzen du eta, horretarako, hirigintzaz baliatzea proposatu.

"Gure ustez, egun, erabilera urria du espazio publiko honek, eta horregatik erabaki dugu hemen egitea esku-hartzea", azaldu zuen aurkezpenean, Ainhoa Arrozpidek, Landa Enplegu Sustapeneko eta Garapen Ekonomikoko zinegotziak.

Esku-hartzea Beterri-Buruntza eskualdeak sustatutako Guztion Eskualdea programaren bidez egin du Udalak, Arrozpidek jakitera eman zuenez: "Proiektu horren baitan, bi lan-ildo nagusi jorratzen dira: batetik, lokal hutsen aktibazioa, eta, bestetik, espazio publikoaren aktibazioa. Sagardo plazako esku-har-tzea bigarren horren barruan koka-tzen da: izan ere, gure ustez, kaleko bizitza eta herri merkataritza banaezina den binomio bereko kideak dira; batak ezin du iraun bestea gabe".

Gauzak horrela, plazaren berritze handirik egin gabe, plazaren erabilera areagotu zezakeen esku-har-tzea egiteko eskatu zion Udalak Juntura kooperatibari. "Egongela baten itxura hartu genion plazari, dituen ezaugarriengatik: oso bildua da, trafikotik babestua, lasaia, eta horri eutsi diogu egin dugun esku-har-tzearekin", adierazi zuen junturako Nagore Goñi Aranak. Egoteko, eser-tzeko, etzateko edo mahaian biltzeko elementuekin lortu dute hori, Goñiren esanetan. Gainera, hori deigarri batekin margotu dituzte egitura bera eta kaleko altzari batzuk, herritarrak Sagardo plazara erakartzeko.

Bestalde, gordailua irekita egongo da beti, eta denbora pasarako hainbat aukera izango dituzte herritarrek. Sutegi udal liburutegiak, gaztelekuak eta Bihurri ludotekak parte hartu dute gordailua hornitzeko langintzan, eta aurrerantzean ere elkarlanean jardungo dute.