- Azken egunetan Hondarribiko Udaleko Ingurumen departamentutik antolatuta, Mugikortasun Mahaiaren bilera eta Kosta kaleko saio parte-hartzaile bat burutu dira. Juan Luis Silanes Mugikortasun zinegotziak atzo adierazi zuenez, Udaletik "oso balorazio positiboa" egiten dute egindako lanketaz. Kosta kaleko berriritartzeaz gain, Hondarribia Kalez Kale Hobetzen programaren berri eman du Gobernuak aste honetan Mugikortasun Mahaian, hiriko hainbat tokitara hobekuntzak ekarriko duena.