- Turismo bulegorako teknikari laguntzaileen lan poltsa sortzeko deialdia ireki berri du Zumaiako Udalak. Zehazki, turismo eta merkatari teknikari laguntzaileen lan poltsa osatuko du, oposizio lehiaketa bidez. Hainbat oinarri bete beharko dituzte hautagaiek. Besteak beste, euskara, ingeles eta frantsez maila zehatzak eskatzen dituzte. Ezaugarri guztiak udal webgunean daude. Eskaera aurkezteko epea martxoaren 16an amaituko da.