Gautxori zerbitzuak ohiko ordutegia berreskuratu du
Osasun larrialdiaren amaierarekin, Irungo gaueko autobusa betiko egoerara itzuli da
- Lehendakariaren abenduaren 28ko dekretuko neurri guztiak bertan behera gelditu ondoren eta, beraz, osasun larrialdiaren amaierarekin, pasa den asteburu honetatik Irungo Gautxori zerbitzua ohiko ordutegiarekin funtzionatzen hasi da berriz ere. Hiri barneko gaueko autobusak orduro aterako dira berriz asteburuetan San Juanetik Behobiara, 23.00etatik 6.00etara, eta San Juantetik Landetxara, 23.30etik 6.30era. Honela, Gabonetatik ezarritako ordutegi murriztua baliorik gabe gelditu da. Udaletik gogorarazi nahi izan dutenez, otsailaren 7tik Elizatxo hiribideko geralekua (Olibondoen biribilgunekoa) itxita dago, Alarde eremuko eraikuntza berriko espaloia berrurbanizatzeko lanak egiten ari direlako. Horrek, Behobiako Gautxori zerbitzuari eragin dio, ez baita geldituko markesina horretan. Hurbilen dagoen geralekua Euskal Herria hiribidekoa da.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Zestoa aprueba por unanimidad un presupuesto de siete millones de euros para 2026
-
El 75% del alumnado de Luberri entre 11 y 12 años no tiene móvil: "El ambiente ha mejorado"
-
Los “conciertos secretos” vuelven al Gaztetxe de Zarautz este sábado
-
El acuerdo de EH Bildu y Azkoitia Bai obliga al PNV a aplazar el debate de los presupuestos de 2026 al quedar su propuesta en minoría