- Bihar, otsailaren 16an, Kosta kalea hobetzeko laugarren saio parte-hartzailea burutuko da. "Irailaren 22an herritar askoren parte-hartzearekin egindako lehen bilera egin genuen, bigarrena azaroaren 10ean izan zen eta hirugarrena abenduaren 15ean egin genuen. Orain laugarren urratsarekin gatoz", gogorarazi zuen atzo Juan Luis Silanes Ingurumen zinegotziak. Ekimena 19.00etan hasiko da Amute-Kosta auzo elkartean, Kosta kalearen diseinu berria herritarrekin batera adosteko helburuarekin.