Síguenos en redes sociales:

Haurren autoestimua indartzeko ipuin kontaketa dago 18an

- Miru ipuin kontalariak abenduaren 2rako aurreikusita zegoen baina pandemiagatik bertan behera geratu zen Zoriontsu izateko sortu gara ipuin kontaketa eskainiko du hilaren 18an (17.30ean) Aizkibel liburutegian. Miruk "haurren autoestimua indartzen laguntzen duten ipuinak" kontatuko ditu eta interesatuek aurrez eman behar dute izena liburutegian edo 943 850 898 telefono zenbakira deituz. Saioa HH5, LH1, LH2 eta LH3 mailetako haurrei zuzenduta dago.