- Datozen hilabeteetan zehar haur eta nerabeen gurasoentzako lau hitzaldi eskainiko dira Ordizian. Lehenengoa, bihar izango da Barrena Jauregiko areto nagusian, 18.00etan. Arauak eta mugak familian, nola ezarri era asertibo batean gaia landuko da eta 0-12 urte dituzte haurren gurasoei zuzenduta dago.

Martxoaren 18an eta 21ean, eta maiatzaren 11an beste hitzaldi ba-tzuk eskainiko dira. Martxoko saioetan haur eta nerabeak eta Internet gaia landuko da; maia-tzekoan aldiz, gazteenen emozioek familian duten garrantzia.

Izen-ematea 747 406 469 telefonoan edo gizartehezitzailea@ordizia.eus helbidean egingo da.