-Lehen gizakiaren bideetan barrena, Kobaz Koba Trail lasterketa jokatuko da gaur, Zestoan. Artzei (15km) eta Zaldei (25km) ibilbideetan 320 eta 301 partaide daude izena emanda, hurrenez hurren. Gehienak gipuzkoarrak, bizkaitarrak, arabarrak eta nafarrak, baina badago Iparraldetik, Errioxatik, Bar-tzelonatik edo Salamancatik datozenak ere.

Irteera eta amaiera puntuak Zestoako Foruen Plazan izango dira, 9.00etan Zaldei bidea (25km) egin behar duten korrikalariak aterako dira eta 9.45ean Artzei bidean (15km) izena eman dutenak. Dortsala txiparekin eta lasterkariaren poltsa Zestoako Kiroldegian banatuko dira lasterketa egunean (7.45etik 8.45era Zaldei bidea eta 8.45etik 9.30era Artzei bidea). Bestalde, antolatzaileek gogorazi dute beharrezkoa izango dela irteeran zein helmugan maskara erabiltzea.

Sari banaketa kiroldegi gunean izango da, eta parte hartu duten kirolariei hamaiketakoa eskainiko zaie bertan.