- Goierri pilota elkarteak 65 urte baino gehiago daramatza pilota sustatzen. Azken urteotan beherakada egon da eta elkarteak garai batean baino pilotari gutxiago ditu. Udalarekin harremanetan jarri da eta kirol hau biziberritzeko plangintza prestatu dute.
Alde batetik pilotalekuaren hobekuntza dago. Azken urteotan Udalak hainbat hobekuntza egin ditu pilotalekuan: kantxa, bainuak, tabernako sukaldea, aldagelak, argiteria... Aurten markagailua aldatuko dute. Bestetik, dinamizazio plana martxan jarri dute. Aste Santua arte, pilotalekua ostiralero (17.00etatik 20.30era) eta larunbatero (16.30etik 20.30era) irekiko da pilotan jokatu nahi duten guztien-tzat. Bertaratzen direnek dinamizatzaile baten laguntza izango dute. Honek erabilera zuzena bermatuko du: garbitasuna, jolasen antolaketa, pilota banaketa...
Gainera, Aspe enpresarekin negoziatzen ari dira, bere pilotariek Urretxun entrenatu dezaten. Helburua punta-puntako pilotariak pilota eskolako haurrengana hurbiltzea da, motibatzeko.