- Datorren otsailaren 11an, eguerdiko 13.00etan udaletxeko Areto Nagusian, bigarren eskualdaketako bizitza publikoen eskaeragile erregistroan, notario aurrean, familiako kideen arabera izena emana duten bizikidetza unitateen zozketa egingo da. Internet bidez jarraitzeko aukera egongo da, Udalaren web gunetik, hondarribia.eus gunean. Hala, bizikidetza unitate mota bakoitzerako zerrenda bat osatuko da, eta zerrenda horren arabera eskainiko dira etxebizitzak.