- Ordiziako Oiangu parkean Natur Eskolako ekintzak diseinatu, antolatu eta burutzeko zerbitzua kudeatzeko lizitazioa atera da. Bi hilabeteko iraupena izango du, apiriletik maiatzera, 9.00etatik 17.00etara. Interesa dutenek proposamenak otsailaren 22a baino lehenago aurkeztu beharko dituzte. Kontratu-jarduerari buruzko informazio gehiago aurkitu daiteke ordizia.eus web orrialdean.