- Berpiztu programako Laneratze Poloaren barruan, Oarsoaldea eskualdeko garapen agentziak bazterketa arriskuan dauden pertsonen inklusioa sustatzeko laguntza sortu du. Laguntza hau jaso dezakete eskualdean bazterketa egoera edo arriskuan dauden pertsonak gizartean eta lan merkatuan sartzeko proiektuak. Eusko Jaurlaritzatik datorren dirulaguntza honetarako eskaerak telematikoki aurkeztu ahal izango dira, Oarsoaldeko webgunea erabiliz otsailaren 4a arte.