- Larre Planaren baitan iaz egindako hobekuntzen berri eman zitzaien Oiartzungo ganaduzaleei berriki izandako bilkuran. Iaz, Munanier, Bianditz, Arlepo, Pagolarre, Pikoketa, Aritxulegi eta Errengan egin ziren hobekuntza lanak.

Larreak garbitzeaz gain, animalien elikadurarako aska berriak jarri ziren: Arlepon urarentzako aska eta Ereingo zabalean (Munanier), janariarentzako askak. Horrez gain, errepideko seinaleak ere jarri dira, abereak ibiltzen diren eremuak direla gogorarazteko.

66.721,02 eurokoko inbertsioa egin da hobekuntzatan (Udalak 25.674,50 euro bideratu ditu eta Aldundiak 41.045,52 euro).