- Saharar errefuxiatuen kanpamentuetara bidaltzeko janari, higiene produktu eta eskola materialaren bilketa jarri du martxan Tolosaldea Sahararekin elkarteak. Tolosako eta Villabonako supermerkatuetan ariko dira bilketa egiten gaur goizean, eta otsailaren 4ra bitarte eskualdeko ikastetxe, udaletxe eta saltokietan ere aukera egongo da produktu eta materialak uzteko. Besteak beste, lekaleak, pasta, arroza, azukrea, olioa, eta atuna eta sardinak oliotan bildu nahi dituzte, eta baita konpresak, haur eta helduentzako pixoihalak eta eskolako materiala ere. Iaz 3.500 kilo bidali zituzten kanpamentuetara.