Síguenos en redes sociales:

Covid funtsak erabiltzeko bere proposamena egin du PSEk

Hondarribiak milioi erdi eurotik gora jasoko ditu Estatutik pandemiaren kalteei aurka egiteko

- Iosu Alvarez Hondarribiko Udaleko bozeramaile sozialistak azken egunotan azaldu duenez, Hondarribiak 581.373,79 euro jasoko ditu covid funtsetatik eta Estatuaren kontuetara egindako ekarpenetatik. Diru hori bi proiektu aurrera eramateko erabiltzea defendatu dute Hondarribiako sozialistek: batetik, Udalak Tximista kalean dituen 680 metro karratuko etxabeak egokitzeko, udalerriko gizarte zerbitzuetarako eta prebentzio komunitariorako, eta bestetik, Udalak Kandido Saseta plazan dituen lokalak egoki-tzeko, liburutegiko zerbitzuak osatzeko eta auzo-mugimendua indartzeko, auzo-etxe bat sustatuz. Alvarezen ustez, pandemia dela eta “ezohiko” egoera bizi dugu, familiei ez ezik enpresei eta erakundeei ere eragiten diena, eta horregatik, gaur egun garrantzitsuena “susperraldi ekonomikoa” dela argudiatu du, administrazioa herritarrengan hurbil egoteko.