Artisautzari laguntzeko, Oarsoaldeak beka berezi bat sortu du
- Eusko Jaurlaritzak finantzatutako Berpiztu programaren laguntzarekin, Berpiztu ATB, artisautza bultzatzeko programa, abiarazi du Oarsoaldean
Programak prestakuntza intentsibo espezializatua eskainiko du artisautza arloan, 6.000 euroko beka, laguntza integrala eta inkubagailuan hiru hilabeteko doako kokalekua. Honela lagunduko dituzte ofizioa bere modus vivendi egiteko prozesuan dauden edo izatea nahi duten artisau tradizional, artistiko eta digitalak.
Lehenengo fasea prestakuntza intentsiboa eta taldekoa izango da. Bertan, hamar edo hamabost pertsona hautatuko dira aurkezten diren pertsona guztien artetik. Saio horietan, honako hauek landuko dira: esperientziazko prestakuntza, artisau eta sormen sektorean espezializatutako monografikoak, networking jarduerak eta ATB topaketak. Honela, proiektu bakoitzak izan ditzakeen beharrak identifikatuko dira parte hartzen ari diren pertsonen artean.
Azkenik, proiektu guztien artean bi hautatuko dira eta beka bat jasoko dute, beren proiektuan beste hiru hilabetez lanean jarraitu ahal izateko. Programan izen-ematea oarsoaldea.eus webgunean egin daiteke otsailaren 10a arte.
Datorren asteartean, 10.30ean tailer bat antolatu dute, ATB programa zertan datzan azaltzeko. Topaketa Habian! Inkubagailuan izango da (Torrekua eraikina z/g, Errenteria). Bileran parte hartzeko beharrezkoa izango da izena ematea oarsoaldea.eus webgunearen bitartez ere.
Programa hau Oarsoaldea komunitate ekintzaile osorako egiten ari den sormen ekintzailetza dinamizatzeko ekintzen barruan koka-tzen da, enpresa berriak bultza-tzeko eta eskualdeko enpresa sarea indartzeko helburuarekin.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
La exitosa saga "Padre no hay más que uno" da el salto a la televisión y se rodará en Gipuzkoa
-
Nueva campaña de bonos de compra en bares, comercios y empresas del sector de servicios de Azpeitia
-
360 niños de tres colegios donostiarras han participado en el programa 'Zure hiria zaintzen'
-
Ezker Anitza-IU denuncia que el nuevo ascensor del apeadero de Renfe en Herrera de Donostia "no funciona"