- Udalak lehen hitza euskaraz egiten duten establezimenduen artean sariak banatu ditu. 'Betikoa. Gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz' kanpainan parte hartu dutenak eta zozketan irabazle izan direneak saritu dira.
Saridunek kanpainan atxikitako establezimendu eta ostalaritzan gastatzeko 50 euroko bonoak jaso dituzte eta urtarrilaren 31 bitartean erabili beharko dituzte.
Ana M. Usabiaga Manterola, Ane Ibarrondo Agirre, Arantxa Sukia Auzmendi, Arantza Mendizabal Zurutza, Belen Esnaola, Eneritz Iglesias Goikoetxea, Gaizki Garai, Koro Ruiz, Lierni Iztueta Mendizabal, Maddi Caballero, M.A. Azurmendi Amenabarro, Mariaje Lapizondo, Mari Jose Etxaniz Jaio eta Marivi Irastorza Gaincerain izan dira euskara lehenensten duen ekimen honetan txapeldunak bilakatu direnak.
Udalerriko merkataritza eta ostalaritza, eta euskal hizkun-tza uztartzen dituen ekimen honen helburua euskara sustatzea izan da. Zehatzago esanda, Ordiziako establezimenduetan saltzailearen eta eroslearen arteko lehenengo hitza euskaraz izatea ahalegindu da. "Ordiziaren kasuan, kanpaina honek erakutsi du udalerriko ia-ia establezimendu guztietan euskara dela hizkuntza nagusia, bai merkataritzan eta baita ostalari-tzan ere", aditzera eman dute Udaletxetik.
"Gertukoa aukeratzen dugunean konfiantza aukeratzen dugu. Konfiantzaren adierazle handiena da betikoa eskatzea. Ezagutzen dugu dendaria, produktua, eta dendariak ezagutzen gaitu. Baina bada konfiantza sortzeko bide azkar eta seguru bat: nor bere hizkuntzan artatua izatea", gehitu du Ordiziako Udalak.
Betikoa. Gertukoa. Eskatu euskaraz, eskaini euskaraz kanpaina duela hilabete batzuk martxan jarri zuen Ordiziako Udalak, beste udalerri batzuekin batera. Ekimenaren berri eman eta hurrengo astean, Ordiziako etxebizitza guztietara eskuorri bat bidali zuen Udalak, kanpainaren nondik norakoak azaltzeko helburuarekin.
Esku horri horrek, zigiluak jar-tzeko tarte bat zekarren beheko aldean. Zigiluak kanpainan parte hartzen zuten udalerriko merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduetan lortu beharko ziren. Horretarako, establezimendu horietan euskaraz eskatzea ezinbestekoa zen. Euskaraz hitz eginda, taula betetzen joateko zigilu bat oparitzen zuten.
Taula betetakoan, Ordizian Merkatari Elkartean kokatuta zegoen buzoian txertatu beharko zen. Honen bidez, 50 euroko erosketa-bonuen zozketan parte hartu dute.
Irabazle atera direnak ostiralean, urtarrilaren 14an, jaso zuten saria, eta Ordiziako Udaleko zenbait ordezkarirekin argazkia atera eta hitz batzuk elkarbanatu zituzten; esukaraz, noski.