- Urmendi Haur Eskolan, 2022-2023 ikasturtean bi urteko geletan aurrematrikula-tzeko epea bihar irekiko da. Apirilaren 28a arte egongo da aurrematrikula egiteko epea irekita.

2020an jaiotako haurren gurasoentzako aurkezpen bilera eta ate irekiak, aldiz, datorren asteazkenean izango dira, 17.00etan, Urmendi Haur Eskolako egoitza nagusian (Maria Garaiar plazan). Informazio praktikoa emango da aurkezpenean.

Covid-19aren osasun neurriak direla eta, bilerara joateko aldez aurretik abisatu beharko da urmendi@ouip.ikastola.eus helbidera idatzita edo 943 491 659 telefonora deituta.