- 2022 urtean zehar Oiartzunen kultur ekitaldiak antolatu nahi dituzten elkarte eta eragileek Udaleko Kultura sailaren dirulaguntzak eskatzeko aukera dute, hilaren 31 arte.

Oiartzungo Udalak 43.250 euro bideratuko ditu antolatuko diren ekitaldiak laguntzera.

Bestalde, Udalaren zergen tasetan hobariak eta salbuespenak eskatzeko epea irekita dago. Eskaerak udaletxeko harreran edo online egin daitezke, udal webgunearen bitartez.

Otsailaren 28a izango da hobariak eta salbuespenak eskatzeko epemuga. Epez kanpo aurkezten diren eskariak ez dira 2022an aplikatuko.