Síguenos en redes sociales:

Gorka Hermosa, Siberiatik Urretxura

Bihar eta urtarrilaren 6an Jon Maiaren diskoaren aurkezpenean parte hartuko du

- Gorka Hermosa akordeoilariak kontzertu bira egin du azken hilabeteetan. Urrian Chillida Lekun, Errenterian, Antzuolan, Ordizian eta Kantabrian jo zuen. Azaroan, berriz, Las Palmasen, Frantzian eta Txekian. Gainera, Natalia Erice aktorearekin batera, covidari buruzko antzezlan bat estreinatu zuen Sevillan. Abenduan, berriz, Siberiako Novosibirsk hirian jo du, bertako orkestra sinfonikoko harizko laukotearekin. Dagoeneko etxera itzuli da eta joan zen astean Bilbon eta Santanderren jo zuen, bi hirietako banda sinfonikoekin.

Datozen egunetan, Jon Maia bertsolariaren disko-liburuaren aurkezpenean parte hartuko du. Kontzertu horiek Bilboko Arriaga antzokian eta Donostiako Victoria Eugenian izango dira. Asier Etxeandiak, Garik, Pirritx eta Porrotxek eta Soziedad Alkoholika taldeko Juanek ere parte hartuko dute. Donostiako kontzertua bihar izango da eta Bilbokoa urtarrilaren 6an.