- Oiartzungo Manuel Lekuona liburutegiak ordutegi berezia izango du Gabonetako egun batzuetan: hilaren 24an eta 31n, goizez emango du zerbitzua (9.00etatik 13.00etara) eta itxita egongo da jai egunetan, hilaren 25ean eta urtarrilaren 1ean. Ohiko zerbitzua emango du gainerako egunetan. Ikasle Gelak ere ohiko ordutegia izango du: 9.00etatik 22.00etara.