- Larunbat eguerdian behargin bat hil zen Zumaian, lanean ari zenean teilatutik erorita. Lan istripua eta heriotza sala-tzeko gaurko elkarretaratze deialdia egin du euskal gehiengo sindikalak. 12.30ean Egurko enpresa zenaren parean izango da. Adierazi dutenez, Zumaiako Udalak ere bat egingo du deialdiarekin. Ohar baten bitartez azaldu dutenez, "Zumaiako Udalak bere elkartasuna eta babesa adierazi nahi dio Zumaian lan istripuan hildako langileren senitarteko eta lagunei, eta enpresako gainon-tzeko langileei". Halaber, idatzi horretan "lan osasuna eta segurtasuna bermatzeko neurriak indartzeko beharra" azpimarra-tzen dute.

Guztiaren gainetik "ekidin beharra" daude lan istripuak. Horregatik ezinbestekotzat jotzen dute "lan osasunari eta segurtasuna bermatzeko neurriak indartzen jarraitzea, bai eta lan arriskuen prebentziorako arauak betearaztea ere". Hau guztiagatik, erakunde eta enpresa guztiei eskatzen die jardunbide egokiei buruzko konpromisoa hartzeko.