Udalak herriko establezimenduetan kontsumitzeko deia egin du Ordizian
- Udalak, Gabonak direla eta, Ordizian kontsumitzeko eskaera egin du. Udalak berak, Ordizian Merkatarien, Ostalarien eta Zerbitzu-enpresen Elkarteak eta Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak Piztu Gabonak Ordizian kanpaina abiatu dute.
"Urte osoan zabaltzen dugun mezua da, bizi Ordizian eta erosi Ordizian. Eta, orain, Gabonetan, erosketak egiterako orduan ere herrian ditugun establezimenduetara jotzeko deia egiten dugu. Ordiziak eskaintza zabala du dudarik gabe, eta bertako saltoki txikietan erosiz produktu bat baino gehiago eskuratzen dugu: gertutasuna, konfiantza, kalitatea, ongizatea, herria bizia izatea...", adierazi du Maitane Álvarez, Ordiziako alkateordeak.
Kanpainak zozketa bat eskainiko du. Ordizian kontsumi-tzen duten bezeroen artean 3.000 euro banatuko dira. Kopuru hori 500 euroko kupoi batean, 100 euroko 10 kupoi, 50 euroko 20 kupoi eta 10 euroko 50 kupoiren bitartez banatuko dira.
Zozketatzen diren kupoiak kanpainan parte hartzen duten establezimenduetan gastatzeko izango dira. Kanpainan parte har-tzen duten establezimenduek #piztugabonakordizian traola duen identifikazio-kartel bat izango dute.
Zozketa urtarrilaren 10ean egingo da. Bezeroek txartel bat eskuratuko dute kanpainan zehar ekimenean parte hartzen duten Ordiziako establezimenduetan erosi dutela adieraziko duena. Txartel hori izango da zozketarako erabiliko dena.
Irabazleak Ordizian elkartearen bulegoan erakutsi beharko du txartela, saria lortu aurretik. Saria jasotzeko azken eguna 2022ko urtarrilaren 31 izango da.