- Ordiziako Udalak asfaltatze lanei ekin die udalerrian. Atzo hasi ziren Mallutz industrialdean eta gaur ere bertan egingo dira lan hauek. Zonalde honetan errepideak ez du mozketarik sufritu.
Bestalde, gaur Urdaneta kaleko asfaltatze lanen hasiera ere izango da. Trafikoa baimenduko da baina garraio publikoa Beasain norabidean itxi egingo da 11.00etatik 13.00etara.
Joseba Rezola pasalekuan asfaltatze lanak gaur arratsaldean eta bihar egingo dira. Trafikoak normal jarraituko du.
Asfaltatze lanak ez ezik, herriko autobus markesinetan kristal berriak jartzeko lanak ere egiten ari dira Ordizian.
Horretaz gain, segurtasunarengatik Bizkaia pasalekuko hasierara aldatu da autobus geltokia. Bertan ere, markesina dagoeneko kokatu dute.