Síguenos en redes sociales:

Joxeba San Sebastianek eta Patxi Apezetxeak Hernaniko Txistulari Banda utziko dute

Joxeba San Sebastianek eta Patxi Apezetxeak Hernaniko Txistulari Banda utziko dute

Abenduko jaiak jarduera handiko garaia da, batez ere Hernaniko Txistulari Bandarako, gainera aurtengo emanaldiak bereziak izango dira batez ere taldeko eskarmentudun handiko bi musikarientzat. Patxi Apezetxea txistulariak eta Joxeba San Sebastian Donosti atabalariak Txistulari Banda utziko dute hurrenez hurren taldean 56 eta ia 51 urte bete ondoren.

San Sebastianen mende erdiak merezi duen omenaldia Gabonetako kontzertuan ospatuko da. Emanaldia abenduaren 19an 13.00etan Milagrosako kaperan izango da. Kontzertuan Susana Elosegi gitarra-jotzailearen laguntza izango dute.

Zortzi doinu interpretatuko dira, besteak beste Eguberriko kantak, Alborada Navideña, Gabon abesti bilduma...

Gainera, urte hasierako egunean diana berezi bat egiteko ohitura dago, Joxe Ansorenak konposatutako Urteberri goiza biribilketa joz eta ohiko ibilbidetik atera eta, Ansorena familiaren Leokadisti solar etxe ondoan buelta emanez. Txistulari Banda beti bezala plazatik 9.15ean irtengo da. Bi musikariek egun hau aukeratu dute amaitutzat emateko Txistulari Bandan egindako ibilbide luzea. Beraien azkeneko diana izango da. Hala eta guztiz ere, bi musikariek ez dute banda guztiz utziko, data esanguratsuetan eta festetan parte hartuko baitute. Biek "saltxero" xamarrak direla diote.

San Sebastianek arrebek animatuta danborrero bat falta zelako eta Apezetxeak bere dantza taldeak txistulari bat behar zuelako hasi ziren beraien instrumentuak jotzen ikasten. Garai haietan ez zegoen musika eskolarik eta instrumentu bat jo-tzeko norberak beretik asko jarri behar zuen. Ondoren Udalaren proba bat gaindituta bandan sartu ziren.

Biek mende erdia baino gehiago bandan egon ondoren, belaunaldi gazteei lekua uzteko garaia dela uste dute. Apezetxeak ziurtatu duenez, Hernanin txistulari gazteen harrobi sendoa dago, batez ere udal musika eskolari esker. Beraz, bandari bizigarririk ez zaio faltako datozen urtetan.