- Esti eta Mikel Markezek kontzertua eskainiko dute gaur, 22.00etan, Arerian. Euskararen Eguna dela eta antolatu da ekitaldia eta aurrez, egunean zehar, kantu jirak, parketarrak, Oin Arinen eta Lazkao Txiki musika eskolaren kontzertuak eta Jundajo txaranga izango dira.
Astelehenetik ostegunera bitartean, eskultura esku-hartze iragankorrak herriko hainbat leku publikoetan egongo dira ikusgai, gela publiko batean pieza bat edo gehiago, eta mapa bat instalatuko dira. Bestalde, zinemak programazio berriarekin ekingo dio asteburuan; helduentzat Way Down proiektuatuko da eta harurentzat, Zutik. Sarrerak leihatilan eta www.lazkao.eus-en daude.