Gaur irekiko da igeriketa ikastaroetako izen-emate epea
Haur, gazte zein helduen saioak urtarrilaren 10eko astean hasiko dira eta martxoaren 26koan bukatu
- Gaur irekiko da Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian 2. hiruhilekoari dagokion igeriketa ikastaroetan izena emateko epea, haur, gazte zein helduentzako.
Ikasle berrientzako izen-emate epea abenduaren 12ra bitartean egongo da zabalik, eta zozketako emaitzak abenduaren 15ean argitaratuko dira, orain arteko bidetik, udal web orrialdean zein kiroldegiko harrerako panelean.
Lehen hiruhilekoan igeriketa ikastaroren bat egin dutenen-tzako, berriz, izen-emate epea abenduaren 17tik 27ra arte izango da, betiere plaza librerik balego. Zozketaren emai-tzak abenduaren 30ean argitaratuko dira lehen aipatutako lekuetan.
Aurreikuspenen arabera, ikastaro guztiak urtarrilaren 10eko astean hasiko dira eta martxoaren 26koan, amaitu.
Argibide gehiago 943 005 123 telefonora deitu daitee edo kirola@zarautz.eus helbidera mezu bat idatzi.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
De Socrates, Nietzsche y Schopenhauer, a dominar el hierro en la forja
-
Arrasate pedalea para ampliar la red de bidegorris
-
Zumaia: el espectáculo de Zapotxin de este domingo se traslada a cubierto por previsión de "mal" tiempo
-
Un mercado artesanal en Irun para celebrar el primer año de vida de Marzaycas