Síguenos en redes sociales:

Iñaki Dieguez Akustik Trio hirukotea, Legazpin

- Iñaki Dieguez Akustik Trio hirukoteak kontzertua egingo du gaur Legazpin, Azaroan Musika programaren barne. Emanaldia 12.30ean izango da, Latxartegi aretoan. Sarrera doan izango da, aretoa bete arte. Iñaki Dieguez, Angel Unzu eta Iker Telleriak folk moderno eta freskoa eskainiko dute. Dieguezen konposaketak jotzeaz gain, Euskal Herriko musika tradizionala jazz eta teknoarekin nahastuko dute. Gainera, Villabonako Oinkari taldeko dantzariek ikuskizuna aberastuko dute. Programako azken hiru emanaldiak datorren astean izango dira: ostiralean blues kontzertua egongo da, larunbatean folk kontzertua eta igandean gospel kontzertua.