Errenteriako Udalak eta herriko eragileek Euskararen Egunaren egitaraua aurkeztu dute
Euskararen Eguneko egitarau bateratua antolatu da Errenterian. Izan ere, Errenteriako Udalak herriko eragile eta talde askorekin lankidetzan sortu du. Egitaraua azaroa eta abenduan zehar luzatuko da. Ekitaldi nagusiak abenduaren 3an, Euskararen Eguna, eta 4ean burutuko dira, musika emanaldiak eta haur eta nerabeentzako ekitaldiak protagonista izango direlarik.
Egitarau osoa doakoa izango da, hala ere, aforoak zaintze aldera, https://sarrerak.errenteria.eus/ helbidean izena ematea beharrezkoa izango da ekintzetan parte hartzeko.
Asteburu honetan Xenpelar Bertso eskolak antolatzen duen Xenpelar sarien kanporaketak hasi dira. Hurrengo saioak 26 eta 27an izango dira 19.00etan Xenpelar etxean.
Gainera, azaroaren 26an, Niessen kulturgunean 19.00etan, Oarsoarrak Sariak banatuko dira bailaran euskararen praktika onak saritzeko. Aurten Pello Jauregi, Kuadrillategiren sustatzailea, eta Labore kooperatiba izan dira hautatuak.
Bestalde, hilaren 29an, Lekuona Fabrikan 19.00etan, Udalak Soziolinguistika klusterrari eskatutako Herriko hizkuntzen mapa aurkeztuko da. Bertan, Errenteriako hizkuntzen aniztasuna zein den eta herrian zehar nola banatzen den azalduko da, besteak beste.
Azaroaren 30ean Mintzodromoa egongo da Jose Luis Caso aretoan goiz eta arratsaldez eta Niessen zinemetan Paperezko hegoak dokumentala ikusteko aukera egongo da 19.30ean.
Abenduaren 2an Bihotz handiegia liburuaren irakurraldi jarraitua burutuko da 9.00etatik aurrera Lekuona Fabrikan. Parte hartu nahi dutenek azaroaren 26ra bitarte eman behar dute izena euskara@errenteria.eus helbidean.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
La feria de arte y artesanía de Zumarraga, en imágenes
-
Un largo camino hasta Gipuzkoa: "Mi hijo me hizo prometer antes de morir que seguiría delante"
-
Un largo camino hasta Gipuzkoa: "Una parada del autobús en Donostia cambió mi vida"
-
Un largo camino hasta Gipuzkoa: "Pude llamar a mi madre por primera vez en cuatro años: pensaba que estaba muerto"