- TAO sistema balora-tzeko mahai tekniko-politikorako bi herritar behar ditu Zumaiako Udalak, horietako bat, lehentasunez, Larretxo auzokoa. Azaroaren 22an eta 29an elkartuko da mahaia, 15.45etik 17.00etara bitartean udaletxean. Bi kasuetan TAO sistemaren aldaketaren inguruan jardungo dute. Parte hartzeko interesa dutenek mugikortasuna@zumaia.eus helbidera idatzi beharko dute, izen-abizenak eta auzoa adieraziz, asteartea baino lehen. Izen- emate asko badaude, zozketa bidez egingo da ordezkarien hautaketa.