Igerilekua itxi egingo dute ordu batzuetarako larunbatean
Zumaiako Taosa igeriketa taldearen txapelketa dela eta ezingo da erabili 16.30etik 19.45era
- Taosa igeriketa taldeak hainbat txapelketa antolatu ditu hurrengo hilabeteetarako. Larunbat honetan izango da lehen proba eta datozenak abenduaren 11n, martxoaren 26an eta apirilaren 30ean. Egun horietan, Zumaiako Lubaki kiroldegiko igerilekua probetan parte hartzen duten igerilarientzat gordeta egongo da. Hala, kiroldegiko erabiltzaileek ezingo dute igerilekua erabili larunbat honetan, 16.30etik 19.45era bitartean. Abenduaren 11ean, 16.00etatik 18.30era itxiko da; martxoaren 26an, 16.00etatik 19.45era eta apirilaren 30ean, 16.00etatik 18.30era.
Partaide kopuruaren arabera txapelketaren orduak aldaketak jasan ditzazkeela azaldu dute Kirol Patronatuko ordezkariek. Dena den, probak amaitu bezain laster, kiroldegiko erabiltzaileek igeri egiteko aukera izango dute, noski, kiroldegiko orduaren barruan, 20.00ak arte.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Zaporeak y Salvamento Marítimo Humanitario acercarán su labor solidaria a la ciudadanía en el Pasaia Itsas Festibala
-
Reabierta la carretera N-634 entre Zarautz y Getaria tras retirar el desprendimiento de la roca de grandes dimensiones
-
Finaliza sin éxito la búsqueda en el río Bidasoa a la que se han incorporado buzos
-
Una delegación de la Comisión Europea visita el ordenador cuántico