TAO berria baloratzeko herritarren iritzia jasoko dute
Zumaiarrek hilaren 9ra arte, partaidetza.zumaia.eus helbidearen bidez, hausnartu ahal izango dute
- Zumaiako Udalak TAO ordenantza berria onartu zuen urte hasieran. Aldaketa egiteko, mahai tekniko-politikoa indartu zuen. Mahai hori izan da TAO sistemaren aldaketa gidatu duen espazioa, eta teknikari eta ordezkari politikoez gain, ostalari eta merkatarien ordezkariek eta eremu desberdinetan bizi diren zumaiarrek osatu dute. Kontuak kontu, herritarrek sistemaren inguruan zituzten kritikak eta ekarpenak kontutan hartuta idatzi dute ordenantza berria.
Hala, ordenantza berria apirilaren 1ean sartu zen indarrean, eta ordutik TAO sistemaren aldi desberdinetan erregulazioak nola funtzionatu duen ikusteko aukera izan dute herritarrek. Orain, berriz, TAO sistemaren balorazioa egin nahi dute, eta herritarren ekarpenak bildu nahi dituzte. Horretarako, partaidetza.zumaia.eus webgunea jarri dute erabilgarri, azaroaren 9ra bitartean. Ekarpen eta iritzi guztiak hartuko ditu kontuan Udalak.
Temas
Más en Gipuzkoa
-
Autobuses nocturnos para acudir a fiestas de Urretxu
-
En Legazpi Olentzero y Mari Domingi empiezan a trabajar en septiembre
-
Un viaje psicodélico al corazón de la diáspora vasca en México de la mano de "Dejabu" en Azkoitia este sábado
-
Errenteria organiza el 26 de septiembre un mercado de bicicletas de segunda mano